XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gauzak hala zeudela, hamazazpi urte nituelarik, errepide alboan auto-stop egiten jarri eta New Yorkerako bidea hartu nuen.

Bertora heldu eta lehenengo egunak zertan eman nituen gogoratu ere ez dut egiten.

Hiri honetako handitasunak miretsirik, liluraturik, hemendik hara ibilirik izango nintzen ziurren leihorantz zuzentzen du behakoa, urrunera begiratuz, bere hitzen egia baieztatuz Hasieran Brooklyn-eko ostatu merke batean alokatu nintzen, sakeletan bost zentabo baino topatu ez nituen arte.

Orduan lana bilatzeari ekin nion gogoz, gauez lo egiteko txokoren bat bilatzen nuen bitartean.

Hala ere ez nuen nire duintasuna mantentzeko bizibiderik topatu; bestalde, metro geltoki saskiletan bukatzen nuen beti, eskale mozkortiz inguraturik...

Halako giroetan egunero ibiltzeak, hiri honetako bizimodu latzenean hondoratzera eraman ninduen.

Edateari eman nion, edale amorratua bihurtu nintzelarik eta giro aski kutsatuen inguruan ere ibili nintzen, nahiko lagun desegokiak aurkituz bidean.

- Edateko ohitura hori ez duzu galdu, dirudienez. Hirugarren kopa duzu orain betetzen ari zaren hori.

Gaztea, nahigabeki menturatzen da hitz hauetara, dirudienez, irratietako kontseilu emaile horien paperean sartu nahiz.

- Bai, bai... Zeure bizitza izorratzen ari zara; edateari utzi egin beharko zenioke... Horiek ziren Richarden hitzak.

Berak atera ninduen zabortegi horretatik... -solaskide ikustezin eta mutu batekin ari dela dirudi, pizza-banatzailea bertan dagoela ahaztu izan balu bezala. Une batez hausnartuz eta berak bota ninduen berriro bertaragehitzen dio esandakoari.